Igarondo pilotalekua berritze lanetan
Idiazabalgo Igarondo pilotalekua berritzen ari dira, eta hilabete amaierarako lanak bukatuko dituztela espero dute. 72.000 euroko kostua izango dute berritze lanekAspalditik gai zerrendan zegoen kontua da Idiazabalgo Igarondo pilotalekua berritzea. 198...

Idiazabalgo Igarondo pilotalekua berritzen ari dira, eta hilabete amaierarako lanak bukatuko dituztela espero dute. 72.000 euroko kostua izango dute berritze lanek
Aspalditik gai zerrendan zegoen kontua da Idiazabalgo Igarondo pilotalekua berritzea. 1981. urtean inauguratu zen frontoia, eta azken urteetan nabarmena zen pilotalekuak kantxak ez, inguruak baizik hainbat aldaketa behar zituela. Hori horrela izanik, udalak iazko eginbehar moduan zuen pilotalekua berritzea, eta hala agertzen zen 2015eko aurrekontuetan. Berrikuntza obrak, guztira, 72.000 euroko kostua izango du. Duela ia bi hilabete hasi zituzten Igarondo berritzeko lanak, eta hilabete amaieran ospatuko diren sanblasetarako pilotaleku berritua prest egotea espero dute. Bertan jokatu ohi dira festatako pilota partidak, profesionalen partidak tartean. Iazko urtean, 2015ean, hasi zituzten obrak, eta orain buru-belarri dabiltza lanean. Lanak bi fasetan Egin beharreko lanak bi fasetan banatu dituzte. Lehenengo fasean egin dituzten berrikuntzak honakoak izan dira: aldagela berriak egin, komunak berritu, pilotalekuko sarrera gunea hobetu, elbarrientzako arrapala egin, eta larrialdietarako irteeran hainbat hobekuntza. Bukatzeko, guztia pintatu dute. Bigarren fasean, segurtasun eta irisgarritasun irizpideak hobetzeari ekin diote, eta horregatik Igarondo pilotalekuko sabaia eta ur kanalak konpontzeko lanetan dabiltza. Sanblasen atarian