Organikoa eta errefusa atez atekoaren bidez edo edukiontzien bidez biltzea nahi duten erabakiko dute legazpiarrek igandean. Edukiontzien aldeko botoa eskatu du EAJk
Legazpiko EAJko ordezkariak, atzo, Batzokian.
Urteak daramatzate Legazpin zabor bilketa sistemaz eztabaidatzen, eta EAJk «konfrontazio» horrekin amaitu nahi du igandean egingo duten herri galdeketarekin. Sistema mistoa dute martxan gaur egun: errefusa eta organikoa biltzeko, atez ateko sistema zein edukiontziak dituzte aukeran legazpiarrek. Igandeko galdeketaren ostean, bataren edo bestearen artean erabaki beharko dute. Plastikoa, papera eta beira edukiontzi bidez jasotzen jarraituko dute, orain arte bezala.
Bi boto paper izango dira: zuri kolorekoa atez atekoaren alde, eta paper marroia edukiontzi sistemaren alde. Ateratzen den emaitza loteslea izango da, hala erabaki baitzen azaroaren 25eko osoko bilkuran. «Gehiengoak erabakitzen duena egingo dugu herritar guztiok», adierazi du Koldobike Olabide alkateak.
EAJ edukiontzien alde
Legazpiko EAJk, dena den, argi du bere aukera: edukiontzi sistema. Hiru arrazoi nagusi eman dituzte horretarako. Le-hena, «eraginkorra» dela. Biga-rrena, atez atekoa baino mer-keagoa dela. Olabideren esa-netan, edukiontzi sistemaren kostua urtean 115.200 euro merkeagoa da. Eta, hirugarren arrazoia, erosoagoa dela, egu- nero erabil daitekeelako, ordu- tegi zabalagoan.
Lazkaoko adibidea jarri du Elias Sagastizabal EAJko zi- negotziak. Atez ateko sistema kendu zuen Lazkaon EAJk iaz, eta edukiontziak jarri. «Gaikako bilketa %76ean mantentzea lortu dute; hortaz, norbaitek zalantzan jartzen du legaz- piarrok gai garela gaur egungo %82ko tasa mantendu edota are hobetzeko?».
Bestalde, jeltzaleek gogoratu dute herritarrei agindutakoa betetzen ari direla. Izan ere, udal hauteskundeetarako progra- man hartu zuten galdeketa egiteko konpromisoa. «Legazpik guregan jarri zuen bere kon- fiantza, eta orain guri dagokigu erantzuna ematea», adierazi du Sagastizabalek.
09:00etatik 20:00etara
Bost hauteslekutan eman ahal izango dute botoa legazpiarrek igandean, 09:00etatik 20:00etara: Arantzazun, Brinkolan, Domingo Agirre ikastetxean, Haztegi ikastolan eta San Ignazion. Legazpin erroldatuta egotea eta adinez nagusia izatea dira baldintza bakarrak.
PSE-EE alderdiak edukiontzi sistemaren alde botoa emateko eskatu du
Legazpiko PSE-EEk edukion-tzien aldeko botoa emateko eskatu die herritarrei. Gal-deketaren alde agertu dira. Dena den, argi utzi dute sozialistek udal gobernua lortu izan balute, sistema mistoa dagoeneko kenduta egongo zela. PSE-EEren arabera, sistema mistoa eduki-ontzi sitema baino 63.993 euro gehiago kostatzen da urtean.
Sozialistek uste dute edukiontzi bidezkoa dela honda-kinak biltzeko «sistemarik onena». Bestalde, herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egitearen alde agertu dira, «bir-ziklatzearen beharraz ohar dai-tezen, baina inposiziorik gabe».
Legazpiko PSE-EEren esane-tan, herritarrek behin baino ge-hiagotan adierazi dute gaurko sistemarekin ez daudela ados. Egindako mobilizazioez gain, iazko maiatzean herritarrek EAJ aukeratzea EH Bildu zigortzeko modua izan zela uste dute sozialistek, «herritarren ahotsa entzun gabe goberna-tzeagatik».
«Alde batetik kontzientziazioa eta bestetik herritarren eroso-tasuna izango dira gakoak gai-kako bilketa areagotzeko», esan dute.