Beasaingo eta Ordiziako gaztelekuen I. Topaketa.
50 nerabe inguru elkartu dira asteburuan egin den Beasaingo eta Ordiziako gaztelekuen I. Topaketa. Bi herri horietako 12 eta 17 urteko nerabeek elkar ezagutzea, ondo pasatzea eta elkarlanean ekintzak antolatzea izan dute helburu. Larunbatean Ordiziako gaztelekuan elkartu ziren eta igandean, berriz, Beasainen.