Iker Irribarria banakako txapelketako lehen kanporaketa jokatzeko sailkatu da
Iker Irribarria pilotari aramarra buruz buruko txapelketako lehen kanporaketa jokatzeko sailkatu da, atzo Ordiziako Beti Alai pilotalekuan David Merino errioxarrari irabazi ondoren. Irribarriak erraz irabazi zuen buruz buruzko txapelketako atariko partida: 22 eta 11 irabazi zion Villar de Torre herrikoari. Lehen partidan, Retegi Bi eta Irustak 22 eta 18 irabazi zioten Mendizabal III eta Migel Merinori. Jende asko elkartu zen Ordiziako pilotalekuan.