Gure Esku Dagok aurkeztu du ekaineko galdeketaren bideoklipa
Goierriko Gure Esku Dagok ekainean egin asmo duen galdeketaren harira, Goierriko hainbat musikarik eta artistek osatutako kanta eta bideoklipa zabaldu dituzte. ‘Gurea da erabakia’ du izena abestiak. Joxe Arizkorreta legazpiarrak egindako hitzei Xabi Arakama zegamarrak jarri dio doinua. Grabaketan berriz, Xaiko taldeko musikariek, Aitzol Barandiaranek, Maria Amolategik, Aitor Furundarenak, Saroi Jauregik, Zesura RAP taldeak eta hainbat goierritarrek parte hartu dute. Ainhoa Moiuak berriz, zeinu hizkuntzan egin du kantaren itzulpena.













