Ikastolak bost egunetan afariak emango ditu, San Prudentzio eraikinean
San Benito ikastolak, urteroko legez, afariak emateko zerbitzua antolatu du, Lazkaoko festetarako. Bi asteburuetan ariko dira lanean gurasoak, irakasleak eta boluntarioak. San Prudentzio eraikineko barruko jolastokian atonduko dute jangela erraldoia.
Afariak soilik emango dituzte. Asteburu honi dagokionez, bihar eta etzi (ostirala eta larunbata) afaldu ahalko da ikastolan. Datorren astean, hilaren 28an, 29an eta 30ean emango dituzte.
Publikoarentzat 20:00ak aldera zabalduko dute jangela. Lanera doazen boluntarioek 18:30erako azaldu behar dute. Ohiko jakia egongo da: ogitartekoak, oilaskoa, hanburgerrak…
Eskulan erakusketa
Jaietan ikastolak burutzen duen beste egitasmo bat, eskulan erakusketa da. Apirilaren 27an (17:00-19:00), 28an (11:00-13:00) eta 29an (11:00-13:00 eta 17:00-19:00) egongo da zabalik.
Ikasleek egindako eskulanak jarriko dituzte, San Prudentzio eraikineko beirate-aretoan.