Mila lagun inguru bildu dira Legazpin, asteburuko heriotza gaitzesteko
Ordu laurdeneko elkarretaratze isila egin dute udaletxe aurrena.
Ander Aranburu herritarraren heriotza gaitzesteko. Atzo hil zen, ostiral iluntzean beste bi gizonekin liskarra izan eta zauritu ondoren. Mila lagun inguru bildu dira, eta tarte horretan jaiak eten dituzte.
Udaleko Bozeramaile Batzordeak deitu du elkarretaratzea, eta indarkeria oro gaitzetsi dute. Era berean, elkartasuna adierazi diote Aranbururen familiari.
Legazpin elkarretaratze isila egin dute arratsaldean,