Xabier Aranburu ‘Guzta’ harri jasotzaileak erronka bota dio Ugartemendiari
Xabier Aranburu Guzta harri jasotzaile idiazabaldarrak desafioa bota dio Iban Ugartemendiari. Egin beharreko lana hauxe izango da: 200 kiloko harriari bost minutuan zeinek jasoaldi gehiago egin. Tolosaldeko Atariak jakinarazi duenez, hilaren 24an, Azpeitiako jatetxe batean jarri du hitzordua idiazabaldarrak; Ugartemendia bertara agertzen bada, han adostuko dituzte apustuaren xehetasunak eta diru kopurua.
Duela lau urte inguru hasi zen Guzta harria jasotzen. Momentuz txapelketetan aritu ez bada ere, hainbat erakustaldi eginak ditu idiazabaldarrak. Otsailean, 213 kilokoa jaso zuen, herritarren aurrean.