Calvillo lehenengotik 15 minutura iritsi da, eta Osinalde ordubetera.
Aitziber Osinalde, Leire Martinez eta Elena Calvillo.
Osatu da Goierriko Bi Handietako emakumeen podiuma ere. Leire Martinez santurtziarraren atzetik (12:53:23), Elena Calvillo beasaindarra (13:08:30) eta Aitziber Osinalde legazpiarra (13:55:30) iritsi dira metara.
Calvillo izan da lehen emakume goierritarra. Lizarrustitik Etzegaratera behelainoa eta lokatz handia zeudela esan du, eta ez zuela ezer ikusten. Ondorioz, eroriko bat ere izan du. Aizkorri igotzen sufritu egin duela adierazi du, baina jaistean errekuperatu egin dela. Bigarren postuarekin oso pozik agertu da. Iaz hirugarren egin zuen.
Osinaldek adierazi duenez, ez da gustura sentitu lasterketan. Deseroso egin du korrika. Hala ere, hirugarren postua lortzeagatik pozik agertu da.