Jokin Garai, Daniel Agirre eta Mikel Etxeberria.
Osatu da Goierriko Bi Handietako podiuma. Daniel Agirreren atzetik, Jokin Garai oñatiarra eta Mikel Etxeberria zumaiarra sartu dira helmugan. Garaik, iazko irabazleak, 11:02:35 orduan egin du ibilbidea. Etxeberriak lehen aldiz parte hartu du, eta 11:16:20 ordu behar izan ditu.
Iaz errekorra jarri zuen Garaik, 10:13:50 orduan, baina aurten ezin izan dio denbora horri eutsi. Lizarrusti eta Etzegarate artean behelaino handia zegoela, eta “itsu itsuan” joan dela adierazi du. Bestalde, Mutiloan ibilbidetik atera da zati batean, eta horrek ere denbora galtzea eragin dio.