Dantzariak Igartzan izan dira hamargarrenez
Beasaingo Igartzako Monumentu Multzoa dantzaz jantzi dute Igartzako Dantzarien Kofradiako dantzariek, duela 10 urte sortutako ohiturarekin bat eginez.
Dantzariak Loinazko San Martin plazatik abiatu dira 12:00ak inguruan, udaletxean bandera jaso eta gero, eta ordu erdiko bidea egin dute Beasaingo kaleetan zehar Igartzara iritsi aurretik. Han, beste dantza batzuen artean, ezpata dantza egin dute zubi gainean, ordu erdi pasako saio dotore eta hunkigarria osatuz.
Dantza saioa amaitutakoan bazkaria dute dantzariek Igartza jauregian. 18:00etan erromeria Errebal taldearekin, nahi duen guztiarentzat.
Dantza saioan jasotako irudiekin argazki galeria osatu dugu: