Aizpea gaztandegiak irabazi du Gernikako Azokako gazta lehiaketa
Urriko azken asteleheneko azoka jendetsua egin dute gaur Gernikan. Milaka lagun eta dozenaka nekazari eta abeltzain elkartu dira bertan. Eguneko momenturik garrantzitsuenetako bat, gazta lehiaketa izan ohi da, eta aurten, Goierri aldera etorri da sari nagusia. Izan ere, Olaberriko Aizpea gaztandegiaren gazta hautatu du epaimahaiak; bigarren saria ere Gipuzkoa aldera joan da, Mutrikuko Goienetxe gaztandegiak jaso baitu.
Enkantean, Xaibor Diskofestak erosi du Aizpeakoen gazta erdia, 5.000 euro ordainduta. Diru hori, Gernika-Lumoko Calzada adinekoen egoitzak jasoko du.