Zientziaren Astea egin dute Mondragon Unibertsitatearen Goierri campusean
Mondragon Unibertsitatearen Goierri campusean, Zientziaren Astea ospatzen ari dira egun hauetan. Ekimena batxilergo teknologikoko ikasleei zuzenduta dago, gazteak ezagutza zientifikoetara eta teknikoetara gerturatzeko asmoz. Edizio honetan, Tolosako Laskorain ikastolako eta Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek hartu dute parte, Goierri Eskolakoez gain. Zientziaren Astea Mondragon Unibertsitatearen ekimena da eta etorkizuneko ikasleak zientzia eta teknologiara gerturatzea da helburua eta batez ere, modu didaktikoan eta dibertigarrian zientziarekiko zaletasuna sustatzea.
Ikasleek hainbat lantegitan parte hartzeko aukera izan dute eta bertan oinarrizko ezagutza teorikoak eman zaizkie, gero praktikan jarri ahal izateko. Goierri campusean hiru tailer antolatu dira. Gazteek scalextric-arekin jolastu dute batetik. Baina agintea edo mandoa hartu aurretik, motorraren funtzionamenduaren inguruko ezaugarriak, korronte alternoko eta zuzeneko makinen arteko ezberdintasuna, edota motorraren frekuentzia aldatzearen konplexutasuna azaldu zaizkie.Praktikoagoa da oraindik zubi egiturak eraikitzen ikasten duten tailerra, kargen aplikazioak eragiten dituen deformazioak aztertuz.Eta scalextricarekin jolasteaz eta pisu propioa jasaten duten egiturak altxatzen saiatzeaz gain, ikasleek fabrikazio aditiboa edo 3D inpresioa gertutik ezagutzeko aukera ere izab dute, inpresio prozesuak dituen urrats guztiak ikusiz.