Baztarrika, munduko gaztagile onenen artean
Donostian egiten ari diren International Cheese Festival jaialdiaren barruan, World Cheese Awards mundu mailako lehiaketa entzutetsua egin dute gaur, eta Artzai Gazta elkarteko ekoizle goierritar bat, Gabiriako Baztarrika, 66 finalisten artean sailkatu da. Hori dela eta, Supergold (super urrea) izendapena eman diote, Artzai Gazta elkarteko beste kide batekin batera. Guztira, mundu osoko 40 herrialdetako 3.060 gaztak parte hartu dute lehiaketa horretan. World Cheese Awards lehiaketako sari nagusia, berriz, Norbegiako Kraftkar gaztandegiko Gunnar Waagenek jaso du.