Valladolideko El Salvador taldearen aurka arituko da Ampo Ordizia igandean
Kopa eta Ligako txapeldunaren aurka, El Salvadorren aurka lehiatuko da igandean Ampo Ordizia Pepe Rojo zelaian. Valladolideko taldea sailkapeneko bigarrena da. Azkeneko ehun partidu baino gehiagotan kanpoko talde bakarrak irabazi du behin Pepe Rojon: Santos Regilen Ampo Ordiziak 2014-2015 denboraldian, hain zuzen.
Ampo Ordizia hainbat jokalari bajan dituela iritsiko da igandera. Oraingoan ezingo Unai Lasak, Oier Goiak, Imanol Iruarrizek eta Ugaitz Arangurenek ezingo dute jokatu. Kolokan daude Axier Korta eta Jaun Perez. Alde positiboan, aurten lehenengo aldiz hirugarren lerroko Cruz-Rust-Goia hrukoa zelairatuko dela esan daiteke.