Alain Eizmendi Blanco (Beasain, 1990) Zipreko Ligako AEL Limassol taldean jokatzen ari da. Denboraldia Real Union taldean hasi bazuen ere, Eguberrietako merkatuan fitxatu du Zipreko taldeak.Zein izan da orain arteko zure futbol ibilbidea?11 urte nituel...
Alain Eizmendi Blanco (Beasain, 1990) Zipreko Ligako AEL Limassol taldean jokatzen ari da. Denboraldia Real Union taldean hasi bazuen ere, Eguberrietako merkatuan fitxatu du Zipreko taldeak.
Zein izan da orain arteko zure futbol ibilbidea?
11 urte nituela Realaren harrobian sartzeko aukera izan nuen. Zubietan 8 urte igaro nituen eta lehenengo taldearekin debuta egiteko aukera ere izan nuen. Ondoren Bilboko Athletic-era joan nintzen eta bertan 2 urte pasa nituen. Gero Eibarren 2. mailarako pausoa eman nuen. Urte bakarra egon nintzen, baina lehenengo mailarako igoera lortu genuen. Hurrengo 2 urteak Leganesen pasa nituen eta bertan 2. aldiz lehenengo mailara igo nintzen. Aurtengo denboraldia Real Unionen hasi nuen, baina Eguberritako merkatuan Zipreko Ael Limassolera taldetik proposamena iritsi zitzaidan.
Bi aldiz lortu duzu Lehenengo Mailara igotzea, Eibarrekin lehenengo eta iaz Leganesekin. Leganesen jarraitzeko aukerarik ez duzu izan?
Leganesen hasieran partida guztiak jokatzen nituen baina bi hilabete geldi egon nintzen lesio batengatik. Eta ondoren ez nuen asko jokatu. Lehenengo mailan ez nuela jarraituko esan zidaten.
Orain Ziprera joateko aukera izan duzu. Zenbat denborarako kontratua daukazu?
Niretzako pauso ona izan da, hemengo txapelketa goraka doa, talde onak daude. AEL Limassol taldean nabil; urte eta erdirako kontratua daukat. Hango ligako bigarren postuan goaz.
Zein postutan aritzen zara?
Hegaleko postuan jokatzen dut, bai eskuin aldetik bai ezkerretik.
Zein maila dago Zipreko Ligan?
Ez dauka zerikusirik Espainiako txapelketarekin, baina hemen ere maila ona dago. Lehenengo sei taldeak batez ere, talde oso onak dira.
Euskaldun gehiago ere bazabiltzate Zipreko taldeetan, ezta? Eta beste atzerritar asko ere bai.
Bai, gero eta euskaldun gehiago gaude Zipreko talderen batean. Mikel Arruabarrena tolosarra eta ni talde berean gaude. Beste talde batean Imanol Idiakez entrenatzailea eta Ander Murillo donostiarra daude. Hemengo Ligan atzerritar asko dago: jokalari portugaldarrak, brasildarrak, espainiarrak, frantziarrak.
Bizitzeko zer moduzko herrialdea da Zipre?
Herrialde polita da. Leku oso interesgarriak daude hemen bisitatzeko. Niri hiri politenean bizitzea tokatu zait. Ibiza eta Marbellaren tankerako hiria da, turista asko dago.
Euskal Herriko talderen ba-tean aritzeko esperantzarik ba al duzu?
Esperantza ez da inoiz galtzen. Nork daki urte batzuk barru non nagoen.
Anaia bikiarekin, Enekorekin, aritu zinen urte batzuetan.
Bai Enekorekin urte asko igaro nituen Realean. Ondoren bakoitzak bere bidea egin du futbolari bezala. Eneko Betiseko 2. tal-dean, Toledo, Real Union eta Albacete taldeetan ibili eta gero, orain Pontevedran dabil.
Aita ere futbolaria izandakoa da, eta osaba Realeko entrenatzailea ere izan zen.
Bai egia esan gure familiak futbolarekin zerikusia izan du orain dela urte batzuetatik. Bai aita eta bai osaba futbolariak izan ziren. Eta urte asko pasa zituzten futbolean Espainian zehar. Osaba gero entrenatzaile bezala hasi zen Realaren harrobian, eta lehenengo taldeko entrenatzailea izatera iritsi zen.