Hiru boluntariok Atzegik egindako deialdiari erantzun diote eta haiei esker ireki dute
Legazpiko Txolartea itxita egon da boluntario faltagatik. Atzegitik deialdi bat egin zuten itxieraren zergatia azaldu, eta boluntarioak behar zirela esanez. Hiru boluntariok erantzun egin zioten deialdiari eta berriro ireki dute.
Orain hamabost egun jarri zuten martxan eta, lehen ateak astero irekitzen bazituen ere, egoera egonkortu bitartean hamabost egunero zabalduko dute desgaitasun intelektuala dutenei zuzendutako aisialdi gunea Legazpin.
Izena eman duten hiru boluntarioetako bi emakumezkoak dira. Bi 30 urte ingurukoak eta beste bat gazteagoa da. Igandean boluntario gisa parte hartuko dute Kirola Elkarrekin jardunaldian bola jardueran eta gizarte zentroan egongo dira batik bat.
Atzegiko Oscar Carcedo aisialdi zerbitzu eta parte hartzeko arduraduna pozik agertu da urtarrilean egindako deialdiak izan duen erantzunarekin, «boluntarioak behar ditugu».