Kultura digitalaren gaia landuko dute Ordiziako Gaztelekuan
Instant1ean programan parte hartuko dute Gaztelekukoek, teknologia berrien erabilpen ona sustatzeko. Apirilean hainbat ekintza burutuko dituzte programa horren barruanMartxoaren 1etik martxan da Instan1ean Instagrameko lehiaketaren bigarren edizioa eta...
Instant1ean programan parte hartuko dute Gaztelekukoek, teknologia berrien erabilpen ona sustatzeko. Apirilean hainbat ekintza burutuko dituzte programa horren barruan
Martxoaren 1etik martxan da Instan1ean Instagrameko lehiaketaren bigarren edizioa eta Ordiziako Gaztelekuko erabiltzaileek ere bat egingo dute ekimen horrekin. 13-17 urte bitarteko nerabe gipuzkoarrei zuzenduriko ekimen horren helburua irudi baten bidez norberaren bizitzako instant bat azaltzea izango da eta sari ugari banatuko dira parte hartzaileen artean.Instant1ean lehiaketaren barnean, Ordiziako Gaztelekuan hainbat ekintza eramango dituzte aurrera apirilean zehar. Apirilaren 1ean eta 2an, sareko 10 portaera egokiak landuko dituzte, Zine-forumaren bidez, ikus-entzunezko materiala landuko dute, horrela, arrisku egoerak eta iritzi kritikoa sustatzeko.Helburua, gazteek teknologiaren erabilerari dagozkion portaera eta jarrera egokiak barneratzea da, sarean beren eskubideak eta betebeharrak zein diren argitzea eta, bide batez, bertan topa daitezkeen jarrera onak, erabilera egokiak, originalak eta eraldatzaileak erakustea.
Apirilaren 29an, Iban Gartzia youtuberra Gaztelekuan izango da. Youtube, eta sare sozialen inguruan nola mugitzen den, bere esperientzia eta beste hainbat gauzen inguruan arituko da. euskal youtuberra da Gartzia.
Ekainean Gipuzkoako Gaztelekuen topagune izan nahi duen festa antolatuko da Tabakaleran, Donostian eta Ordiziako Gaztelekutik ere joango dira.
Programaren helburua
Gazteria eta Kirola Zuzendaritzak eta gaztelekuetako hezitzaileek Instant1ean programa sortu dute nerabeekin kultura digitalaren gaia lantzeko. Hainbat tailer eta dinamikaz gain, egitasmoak Instagrameko lehiaketa bat ere badu. Aurtengoa bigarren edizioa da eta ikus-entzunezko produkzioen bidez gazteek teknologia ondo erabiltzen dakitela erakustea du helburu..
Instant1ean Instagrameko lehiaketaren gaia irudi baten bitartez norberaren bizitzako instant edo une bat azaltzea da: gustuko duten zerbait, musika, kirola, nola bizi diren edota egunero- ko une esanguratsuak agertzen diren argazkiak, hain zuzen.
Sarituak aukeratzeko, epaimahaiak erabiltzaileen laguntza izango du. Izan ere, 10 argazki aukeratuko ditu eta gipuzkoangazte-ren profilera igoko ditu, bertan botoa emateko. Atsegite gehien dituzten 3 argazkiak izango dira sarituak. Bideoen kasuan, aldiz, epaimahaiak zuzenean aukeratuko du irabazlea.
Informazio gehiago, www.gipuzkoangazte.eus/Instant1ean edota gaztelekuordizia.blogspot.com.es webguneetan.