Akizu, Azkarate eta Torresek irabazi dute Martxoan Bertsoa
Txapelketaren 15. urteurrena ospatzeko, bazkaria egin dute. Bazkarian 15 urte hauetan parte hartu duten 40 bat bertsolari elkartu dira. Simimimisol taldeak galdu egin du oriotarren aurkaMaialen Akizu, Gorka Azkarate eta Beñat Torresen Akoplatuak talde...
Txapelketaren 15. urteurrena ospatzeko, bazkaria egin dute. Bazkarian 15 urte hauetan parte hartu duten 40 bat bertsolari elkartu dira. Simimimisol taldeak galdu egin du oriotarren aurka
Maialen Akizu, Gorka Azkarate eta Beñat Torresen Akoplatuak taldeak irabazi du Martxoan Bertsoa lehiaketa. Talde hau ez zen finalerako sailkatu, baina Bortzirietako taldeak ez du finalera etortzerik izan eta hiru herritar hauek ordezkatu dituzte. Fina-lean parte hartu duten beste bi taldeak Kontuz, atsuak! eta Surfin Kaos dira.Finala larunbatean jokatu zuten, Urretxuko gaztetxean. Aurtengoa Martxoan Bertsoa txapelketaren 15. edizioa izan da. Hori dela eta, bertso eskolako kideek bazkari bat antolatu zuten. Bertara urte hauetan guztietan txapelketan parte hartu duten bertsolariak gonbidatu zituzten. 40 bat lagun elkartu ziren. Bazkalostean bertsoak abestu zituzten, noski. Arratsaldean, finala ikustera joan aurretik, bertso-poteoa egin zuten.
Finala, lehenengoz, larunbat batean egin zen. Amaia Iturriotz bertso eskolako kideak asko nabaritu zela esan du. «Bazkariak egon ziren eta gaztetxean zalaparta handia zegoen».
Aurtengo Martxoan Bertsoa ostiralean bukatuko da, eskolarteko bertsopaper lehiaketako sari banaketarekin. Ekitaldia 15:00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.
Iturriotzek aurtengo ekitaldia ondo joan dela dio. «Martxoan Bertsoa oso ondo joan da. Bertsolari Txapelketako taldeak osatzeko arazoak izan genituen, baina ekitaldietan ikusle asko elkartu dira eta oso giro ona egon da», aipatu du.
Herriarteko Txapelketa
Martxoan Bertsoa amaitzera doa, baina apirilean ere ekitaldiak egongo dira. Izan ere, Simimimisol taldea Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzen ari da.
Bigarren faserako sailkatzea lortu du eta ostiralean bigarren fase honetako lehen saioa jokatu zuen Orion. Oriotarrak nagusitu ziren, 15 eta 9. «Bertsotarako oso toki ona zen eta saioa maila onekoa izan zen. Uxue Fernandez, Mikel Iturriotz eta Maialen Akizuk abestu zuten».
Talde honetako bigarren saioa apirilaren 7an izango da: 21:00etan Gabiriako Osinalde elkartean, gabiriarrekin eta oriotarrekin. Bukatzeko, apirilaren 9an Simimimisolekoek eta gabiriarrek Urretxuko Osaba tabernan abestuko dute. Taldeko onena finalerdietara pasako da.
Urretxu eta Zumarragako taldeak finalerdietara pasatzeko oso aukera gutxi ditu.