Maite Maiora izan da Zegama Aizkorriko emakumerik azkarrena
Maite Maiora izan da emakumezkoen artean lehena 4:34:27 denborarekin. Zegama Aizkorrin lehenengo aldiz eramango du txapela Mendarokoak eta ez hori bakarrik, Emmanuelle Brizioren errekorra hobetzea ere lortu du. Bigarren sailkatua Silvia Rampazzo izan da, 4:37:17 denborarekin. Rampazzok ere Brizioren marka hobetu du. Hirugarren sailkatua, Sheila Aviles kataluniarra izan da eta 4:43:24ko denbora egin du.