Hamazazpi taldek parte hartuko dute Ordiziako Txirrindularitza Klasikoan
Uztailaren 25ean jokatuko da Ordiziako Txirrindularitza Klasikoaren 94. edizioa, eta aurten parte hartuko duten 17 taldeen izenak jakinarazi ditu Txapel Gorri elkarteak. Nazioarteko kutsu erabatekoa izango du aurtengo probak, 12 herrialdetako taldeak etorriko baitira.
World Team mailako bi talde etorriko dira aurten, Continental-Profesional mailako bost eta UCI Continentaleko hamar. Euskal Herriko bi talde izango dira: Euskadi-Murias eta Caja Rural. Europako taldeez gain, Australia, Japonia, Colombia, Kuwait eta Errusiakoak ere etorriko dira aurten.
WORLD TEAM · Movistar Team (Espainia) · Orica – Scott (Australia) CONTINENTAL-PROFESIONAL MAILA · Caja Rural – Seguros RGA (Euskal Herria) · Delko Marseille Provence KTM (Frantzia) · Manzanas Postobón (Colombia) · Soul Brasil Pro Cycling Team (Brasil) · Israel Cycling Academy (Israel) UCI CONTINENTAL MAILA · Euskadi Basque Country – Murias (Euskal Herria) · Burgos BH (Espainia) · Amore & Vita (Italia) · Armee de Terre (Frantzia) · Kuwait – Cartuchos Es (Kuwait) · Massi – Kuwait Cycling Project (Kuwait) · Nice Cycling Team (Kuwait) · Lokosphinx (Errusia) · Tean Ukyo (Japonia) · Dare Viator Partizan (Serbia)