Mutiloako zabortegia hasi da Gipuzkoa osoko hiri-hondakinak jasotzen
Lehengoez gain, errefusa daramaten zortzi bat kamioi pasako dira egunean Ormaiztegitik. Abuztutik aurrera hogei kamioi izango dira. Ormaiztegin oinezkoentzat pasabide bat egingo dute Antonene inguruan
Pasabidea Antonenen Hala da atzotik. Aurreko ostiralerako agerraldian Jon Enrique Ormaiztegiko alkateak Gipuz-koako Foru Aldundiarekin egindako lanketaren berri eman zuen eta emaitza gisa Asensio diputatuarekin sinatutako hitzarmena agertu zuten. Hain zuzen, Ormaiztegin oinezkoen segurtasuna bermatuko duen pasabidea egingo du aldundiak. Hitzarmenaren arabera, udalak Antoneneko lur-eremu batzuk uzten dizkio aldundiari eta bertan, kultur etxearen atzean, oinezkoentzat pasabide bat egingo dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartuko ditu lanak Ormaiztegiko Udalak lur-eremua utzi eta gero, hain zuzen, Ingurumen sailaren aurrekontuarekin egingo dira lanak: 106.000 euro inguru eta irailerako amaituta egotea nahi dutela esan du diputatuak, ikasturte berria hasten denerako». Izan ere, alkateak agertu zuenez, «eskolara bidean doazen ikasle nahiz familien bide berbera egingo dute kamioiek eta haien segurtasuna bermatzea izan da gure lehentasuna. Hasieran zirkulazioa berbideratzea pentsatu zen, baina egingarria ez zela ikusita eta Mutiloako zabortegiak behin-behineko zerbitzua emango duela jakinda, oinezkoen pasabidea egitea erabaki zen». Jon Enrique alkatearen hitzetan, «gurean kezka eta zurrunbiloa sortu du erabakiak inork ez baitu nahi zabortegi bat etxe ondoan. Alabaina, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak zabortegi pribatu batean aurkitu du konponbidea eta zabortegi hori Mutiloan dago. Gure aldetik oinezkoen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa izan da».160 mila tona errefusa
Urtean mutiloako zabortegiak jasoko duen hiri-hondakin kopurua da. Datozen bi hilabeteetan igotzen joango da kamioi emaria, kopuru horretara iritsi arte. Hiri-hondakinak. Hondakin industrial geldoak jaso ditu zabortegiak, orain arte; atzotik, baita errefusa ere.