Aitziber Osinalde legazpiarrak irabazi du G2H emakumezkoetan
Esan duenez ez du lasterketa gozatu tripatako arazoak izan dituelako, nolanahi ere hamahiru ordu pasatxotan bete du froga
Aitziber Osinalde izan da G2H lasterketan helmugara iristen lehena (13:02:28). Osinalde helmugara sartu da eta atzera egin du berriro Legazpiko hainbat lagunekin batera helmuga erretinosi pigmentarioa duten gaixoak gogoratuz pasatzeko. Ikusmenari eragiten dion gaixotasunaren gainean sentsibilizatzeko egin dute ekintza, Osinaldek aspaldian darama elastikoan gaixotasunaren izena.
Lehenengoa izan da helmugan baina lasterketa ez duela gozatu esan du legazpiarrak,
Tripatako arazoak izan ditut, une bat iristen da non ezin dudan ezer ere jan eta horrek sufrimena eragiten dit.Bigarrena helmugan Monica Grajera alkizarra izan da (13:16:51). Hirugarren Mayi Mujika elgoibartarra izan da (13:54:58). Lasterketa hasieratik erritmo bizian joan da, Gragera buru izan da. Etzegarate inguruan Osinaldek aurrea hartu dio eta irabaztea lortu du. Gragerak 20 kilometro soberan izan dituela esan du, amaiera luzea egin zaiola.












