CAF-ek BWB ingeniaritza enpresa britainiarra erosi du
Garraio irtenbide integrala eskaintzeko helburua oinarri hartuta, trenbide sektorearen behar guztiak eskaini nahi ditu CAFek. Honela, «CAF gaur egun gai da eragiketa handiak eta gero eta proiektu konplexuagoak hartzeko». Estrategia horren barruan, CAFek beste urrats bat eman du dibertsifikazio eta hazkunde estrategian, Ingalaterrako BWB Constulting ingeniaritza enpresa erosiz. CAFen esanetan, «Erresuma Batuko izen oneneko aholkularitza enpresetako bat erosita, herrialdean duen presentzia sendotu ahal izan du, eta gainera, trenbide sistema integralen hornitzaile gisa duen kokapena indartu du». Gaur egun, 1.200 milioi euro baino gehiagoko eskari zorroa du CAFek.
Dibertsifikazioa
Josu Imaz CAF taldeko Garapen Korporatibo eta Filialen zuzendariaren esanetan,?«BWB Consulting ingeniaritza britainiarraren adierazle nagusi gisa ikusten dugu. Gure negozioa dibertsifikatzeko plan handinahiak ditugu, giltza eskuan ingeniaritzako gure jarduerak zabaltzeko, eta BWBk estrategi horretan rol garrantzitsua izango duela uste dugu». Erosketa horrekin, «CAF Rail Ukaren bidez Erresuma Batuan inbertsio handia egiteko konpromsisoa hartu dugu dagoneko. BWBrekin baliabideak egokituko ditugu, bere estrategia behar bezala garatu ahal izateko eta CAFekin batera lan egiteko, merkatu berriak arakatu eta aukera berriak bilatu ahal izateko».
300 langile
BWBren egoitza administratiboa eta bulego nagusiak Nottinghmen daude, eta Ingalaterra osoan estrategikoki kokatukoa egoitzak ditu, Londresen, Birmingham, Manchester, Leeds, Cambridge eta Northamptonen. Urtean 22 milioi libra baino gehiagoko fakturazioarekin, BWBk 300 lagun baino gehiagoko plantilla du, eta «hazkunde garrantzitsua izan du azken urteetan negozio ereduak izan duen arrakastari esker». CAFen arabera, BWBk ingeniaritzako zerbitzuen horniduran eta lanen garapenean bikaintasunagatik sari ugari jaso ditu, eta bigarren urtez jarraian sartu du Erresuma Batuko ingeniaritza enpresen