Lescano, Ampo Ordiziaren lehen fitxaketa
Ampo Ordizia hasi da datorren denboraldirako prestatzen, eta taldea indartzeko, zenbait fitxaketa egingo ditu, urtero bezala. Aurrenekoa argentina aldetik dator, Juan Manuel Lescano du izena eta mele erdiko jokalaria da. 26 urte ditu eta Atletico Rosarion eta Paranako Estudiantes taldeetan aritu izan da. Argentinako 15eko selekzioarekin ere jokatu izan du, besteak beste America Championship eta Nations Cup nazioarteko lehiaketetan.