20 urtez Beasaingo Udaleko zinegotzi izan da, eta 8 urtean Foru Aldundiko Gizarte Politika Saileko Haur eta Gazteen Zuzendaria.
Atzo iluntzean hil zen Josi Insausti Mujika (Beasain, 1964). Gaur egun telefono denda batean lan egiten bazuen ere, urteak eman ditu euskal politikagintzan; Eusko Alkartasuna alderdian lehenengo, eta Alkarbiden eta Hamaikabaten ondoren. Beasaingo Udaleko zinegotzi izan zen 1991tik 2003ra arte eta 2007tik 2015era arte. Azkeneko udal hauteskundeetan EAJren zerrendan joan zen 10. postuan independiente gisa. Orain, berriz ere zinegotzi kargua hartzekoa zen, Irma Arnaizen dimisioaren ondoren. Horrezaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Politika Saileko Haur eta Gazteen Zuzendaria izan zen, 2003tik 2011ra bitartean. Hileta elizkizuna bihar izango da, 19:00etan, Andre Mari Zeruratuaren elizan.