Ordizia Rugby Elkarteak denboraldi berria aurkeztu du Amporen egoitzan
Ordizia Rugby Elkarteak 2018-2019 denboraldiaren aurkezpena egin du, Ampo enpresaren egoitzan, Idiazabalen. Bertan izan dira, ohorezko mailan jakotzen duen Ampo Ordiziako jokalari, entrenatzaile, klubeko beste hainbat ordezkari eta Ane Bergaretxe, Ampo enpresako marketing eta komunikazio arduraduna.
Ampoko ordezkaria, “oso pozik” agertu da “azken 10 urteotan Ordizia Rugby Elkartearekin izandako lankidetzak emandakoarekin” eta aurrerantzean ere “elkarlanean jarraituko” dutela adierazu du.
Bestalde, Iñigo Marotiasek, Ampo Ordiziako entrenatzaileak, aurtengo denboraldian finkatu dituzten helburuez aritu da. Horien artean, “aurten ere play-offetan sartzea da helburu nagusia”.
Azkenik, Juan Manuel Lescanok hartu du hitza. Denboraldi berrirako fitxaketa profesinaletako bat da Lescano. Aste gutxi daramatza Ordizian baina “oso pozik” dago “taldekideek egindako arrerarekin”. Horrez gain, denboraldia hasteko irrikitan dagoela ere esan du.
Arratsaldean berriz, Ordiziako Herri antzokian, aurkeztuko dute denboraldi berria, 19:00etatik aurrera eta ekitaldiaren ondoren, familia argazkia aterako dute Barrena parkean.
Biharko partida
Denboraldia irailaren 16an hasiko badute ere, bihar, larunbata, Liceo Frances taldearen aurka, aurredenboraldiko azken partida jokatuko dute, Ampo Ordiziako mutilek. Hitzordua Altamiran izango da, 18:15ean.