Piriniotako Burdinaren?Bidea bultzatzeko elkartea sortu dute Foru Aldundiak eta bost udalek .Siderurgiarekin lotutako ondarearen ikerketa, kultura eta turismoa bultzatuko dituzte
Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzeko elkartea sortu dute Gipuzkoan, eta Goierrik pisu handia izango du bertan. Izan ere, Gipuzkoako?Foru Aldundiarekin eta Eibarko Udalarekin batera, Beasain, Ormaiztegi, Mutiloa eta Zeraingo Udalak ere elkarteko kide izango dira. Burdinarekin lotutako ondarea zabaltzea da sarearen helburua.
Pirinioetako?Burdinaren?Bidea, burdinaren tradizioaren eta kulturaren inguruan azterketa, kontserbazio eta zabalkunde lan bateratu bat egiteaz arduratu da. Eta bide batez, burdinarekin eta jarduera siderurgikoarekin lotutako ondarea balioan jartzen saiatzen da, hala nola meatzeak, burdinolak eta arkitektura. Gipuzkoan, eta batez ere Goierrin, burdinaren arloan tradizio handia izan da. Horren seinale dira Mirandaola eta Euskal?Burdinaren Museoa, Igartza, Zeraingo Kultur Parkea, Ormaiztegiko zubia edota Mutiloako meatzegunea, besteak beste.
Mugaz gaindiko proiektua
Piriniotako Burdinaren Bidea mugaz gaindiko proiektua da.?Izan ere, Andorra,?Akitania eta Kataluniako eragileak daude bertan, eta hemendik aurrera, baita Euskal?Herrikoak ere.
Gipuzkoako?Foru Aldundiaren izenean,?elkarte berri honen sorrerak eta Gipuzkoa sare horretan sartzeak duen garrantzia azpimarratu du?Denis Itxaso kultura eta turismo diputatuak. «Burdinaren bideak balioan jartzen du Gipuzkoak duen ondarea eta Europako Kultura Ibilbide bati dagokion aitorpena jasotzea garrantzitsua da».
Burdinaren erabilerari buruzko ikerketa bultzatzeaz gain, kultura eta turismo produktuak sortzea, lurralde horien garapen ekonomiko eta soziala bultzatea eta ondarea sailkatzea, mantentzea eta zabaltzea bilatzen du sare horrek. Zentzu horretan, «burdinaren ondareari buruzko ibilbide bat» proposatzen du.
Diputatuen Kontseiluak datorren astearteko bilkuran onartuko du elkartearen osaketa.