Urbiara, ezintasun guztien gainetik
Kemen elkarteko kideek ezinezkoa dirudiena lortzen dute; mugikortasun arazoak dituen jendea mendira igotzea. Donostiako klub honek ezintasun fisikoak dituzten Gipuzkoa osoko jendearekin lan egiten du, eta Gurpiltrek by Kemen mendi atalaren bidez, horrelako mendi irteerak egiten dituzte. Lehendik ere eginak dituzte antzekoak, Legazpiko Haztegi ikastolako haur batekin Adarra mendira egindako igoera, esaterako. Oraingoan, Arantzazutik Urbiara joan dira, mendirako prestatutako aulki bereziarekin. Bideoaren amaieran dioten moduan, “mendia hor izango da beti, berarekin amets egin? zergatik ez?”.