Jon Etxeberriaren gazta izan txapeldunen artean txapelduna
Ordizia Txapeldun gazta lehiaketaren 30. ekitaldia egin da gaur. Aurten Zeanuriko Jon Etxeberriaren (Ipiñaburu) gazta izan da, txapeldunen artean txapelduna. Bere gaztak 7,99 puntu jaso ditu, hortaz gaurko lehenengo saria bai, baina ez du Urrezko Gazta saria eraman. Ez baititu 8,5 puntu baino gehiago jaso. Ordizia Txapeldun lehiaketan, azken 10 urteetako Euskal Jaietako gazta irabazleek parte hartzen dute.