Irura-Pasaiako bikoteak, Idoiak Besadak eta Xabier Artolak, irabazi du Euskal Herriko 41. Dantza Txapelketa Seguran. Bigarren saria Iker Sanz eta Ane Urruzolak eraman dute, Lezo-Billabonako bikoteak –600 euro eta oroigarria– eta hirugarren saria Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek –500 euro eta oroigarria–. Irabazleek eroski bidaiak jarritako lau bidaia jaso dituzte, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko garaikurra, Gipuzkoako Foru Aldundiaren saria –oroigarria–, txapela. lepokoa, Nestor Basterretxearen eskultura eta 800 euro eraman dituzte.
Guilllermo Areizaga Saria –mantala eta gerrikoa– Ekaina Uzkudun eta Laura Bastidak (Azpeitia) eraman dute. Arabako Foru Aldundiaren saria –oroigarria– Gorka Etxeandia eta Sara Chavesentzat izan da, arabar bikote bakarra izan dira aurtengoan. Lapurdiko Euskal Kultur Erakundearen Saria –oroigarria– Pierre Latasa eta Miren Arbelbide (Urruña-Miarritze).
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.