
Hirugarren eta azken txapelketa nagusia jokatu du Aitor Sarriegik, orain arteko hiruetatik saiorik onena izan du gaurkoa.
Goizeko saioan oso lan ona egin eta gero, arratsaldean ere fin ibili da beasaindarra, nahiz eta ez duen goirik jo. Azkenean, sailkapeneko seigarren postuan bukatu du, eta buruz burukotik oso gertu ibili da.
Maialen Lujanbiok irabazi 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Aitor Mendiluze izan du lagun buruz burukoan. Haien atzetik gelditu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Igor Elortza, eta seigarren egin du Sarriegik. Hemen puntuazioak:
- Maialen Lunjanbio 1756
- Aitor Mendiluze 1680,5
- Sustrai Colina 1137,5
- Amets Arzallus 1136
- Igor Elortza 1124
- Aitor Sarriegi 1107,5
- Beñat Gaztelumendi 1076,5
- Unai Agirre 1072,5
Agurrean, bere azken txapelketa izango duela gogorarazi du Sarriegik, eta “Aurkituko nauzue maite ditudan gauzetan, eta horien artean, Euskal Herriko plazetan” kantatuz bukatu du.