Bihar Enrike Zuazuaren hitzaldiarekin amaituko da Lemniskataren zikloa
Bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Lemniskataren Urtarrila, Matematikaren bila zikloa amaituko da Enrike Zuazua eibartar matematikariaren hitzaldiarekin. Kontratatu nazazu, matematikaria naiz gaia izango du hizpide. Eibartarraren esanetan, «gaur, ...
Bihar, 19:00etan, Igartzako jauregian, Lemniskataren Urtarrila, Matematikaren bila zikloa amaituko da Enrike Zuazua eibartar matematikariaren hitzaldiarekin. Kontratatu nazazu, matematikaria naiz gaia izango du hizpide. Eibartarraren esanetan, «gaur, matematika ikastea inoiz baino gehiago aurreikusi ezin dezakegun etorkizunerako inbertsio ezinhobea da, izan ere, etorkizuna egokia eta gure bizimoduan modu asmaezi-nean eragingo duten aurrerapen zientifikoz betea izango da, eta hauek, ziur, hizkuntza matematikoan idatziak izaten jarraituko dute».
Matematika Zientzietan lizentziatu da Zuazua eta doktore-titulua EHUn lortu zuen, bi kasuetan fakultateko aparteko saria lortuta; Parisko Pierre et Maire Curie unibertsitatean ere doktoratu zen.
Hiru urtez EHUn lan egin eta gero, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan katedra lortu zuen. 2016tik Deustoko Unibertsitateko DeustoTech zentroan Matematika Konputazionaleko Katedra zuzentzen du.