Aralarren kontserbazioaren alde
Hainbatetan esan dugu egun Aralar ezagutzen dugun moduan mantentzeko ganaduzaleak behar beharrezkoak direla eta ezinbestean horien jarduna eta lan baldintza duinak bermatu behar ditugula horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuz.Neurri horiek Kude...
Neurri horiek Kudeaketa Planean jasoak daude eta gehiengoz (aurkako botorik gabe) onartu genituen Mankomunitatean, Mankomunitateak baitu horren gaineko erabakimena.
Zoritxarrez, badirudi, gehiengoz hartutako erabaki horiek onartzeko eta errespetatzeko zailtasunak dituztela batzuk, baina lehendakaria naizen heinean, dudan erantzukizunari jarraituz, guztien interesen defentsan jardun behar dut, Aralarren kontserbazioaren alde.
Tentsio eta eztabaidak alde batera utzi eta elkarrekin lan egiteko eta ulertzeko garaia da, interes pertsonal eta politikoak, eta batez ere ika-mikak, alde batera utziz. Argi dago, zenbaitek, gaia helburu politikoekin erabili duela, bereziki Ordiziako udal gobernua eta ni neu alkate bezala desgastatzeko asmoarekin, hainbatetan aurkeztutako mozioei begiratu besterik ez dago. Aranzadik bere kabuz edota estrategia horren baitan, ika-mika luzatzeko asmoz norbaitek bultzatuta egin duenaren inguruko zalantzak sortzen zaizkit beraz. Edonola ere, legeak ezartzen eta eskatzen dituen ingurumen araudi guztiak betetzen dituzten txosten eta ikerketak eginak daude, horregatik, Mankomunitateak ez du horrelakorik eskatu eta ez du beharrezkotzat jo aipatu txostena.
Erabakiak hartuak eta azterketak eginak daude, erabakiak errespetatzeko eta aurrera pausoak emateko unea da Aralarren biziraupenaren mesedetan.