Lehenari eta orainari bertsotan
Ordizian kantatu dute Euskal Herriko zortzi finalistek. Aitor Sarriegiri aitortza egin dio Goierriko Bertso Eskolak. Lazkaon, Lazkao Txiki hil zeneko 25. urteko ekitaldi handiaOrdu eta kilometro gutxiren aldearekin, bi bertso saio dotore izan ziren iga...
Ordizian kantatu dute Euskal Herriko zortzi finalistek. Aitor Sarriegiri aitortza egin dio Goierriko Bertso Eskolak. Lazkaon, Lazkao Txiki hil zeneko 25. urteko ekitaldi handia
Ordu eta kilometro gutxiren aldearekin, bi bertso saio dotore izan ziren igandean, Goierrin. Eguerdian, Lazkaon. Joxe Migel Iztueta Lazkao Txiki hil zela 25 urte dira, eta hura gogoratzeko urteroko ekitaldia egin zen.Gerriko elkarte antolatzaileko Joxepa Madariagak lehen pertsonan agurtu zuen Lazkao Txiki, Zelaiko estatuari begira. Dantzarien Agurraren ondotik, Jon Barrerosek Ispiluari hiru bertsoak dotore abestu zituen, Nerea Barandiaran pianoan lagun zela.
Bertsolari beteranoak atera ziren gero: Iñaki Murua udal buruaren paperean, eta Altzo Txiki, Mendizabal, Sarriegi, Urdangarin, Telleria eta Zubeldia Lazkaon denda bana jartzeko eskean.
Bertsolari gazteen saioa ere izan zen. Lazkao Txiki omendu zuen Endika Igartzabal, Eneko Araiztegi, Gorka Maiz, Mikel Tapia eta Aratz Igartzabalek. Oin-Arinek eta musika eskolak hornitu zuten. Gaur, haurrentzat jolasak egingo dituzte Maizpideko ikasleek, Lazkaoko plazan.
Ordizian, finalistak
Errege egunean elurragatik atzeratutako bertso saioa, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistekin, igande arratsaldean izan zen, Majorin. Bi orduko saioa entzuten, mila-bat lagun izan ziren.
Bukaeran, Goierriko Bertso Eskolak omenaldia egin zion Aitor Sarriegiri. Txapelketak utzi ditu. Italiako zurezko mendizale-piolet bat oparitu, eta bi bertsotan eskertu zioten Sarriegiri egin dien ekarpena. Bertsoz estimatu zien: «Nere piolet txikitik badago diferentzia / Hau al da bertso eskolak uzten didan herentzia? / Joan ziren txapelketak, akabo penitentzia / Beste bide bat hasten da, ezer ez dago itxia./ Garbi dago, utzi nuen talde bat oso jantzia./ Zuek jarraitu bai lantzen kantatuz bai idatzia. / Eta azken aholku bat, eduki arren antsia: / mendian den bezalaxe, bideak du garrantzia».