XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute Beasainen
Beasaingo kaleetan barrena ibili dira Errotxapea Dantzan, Adurtza eta Ortzadar Dantza Taldeetako dantzariak
XVIII. Dantza Topaketa ospatu dute gaur, Beasainen, Loinatz Jaien azken egunean. 10:45ean hasi dute dantzariek ibilaldia, eta Kale Nagusian zehar ibili dira 11:30etatik aurrera. Bideluze Plazan amaitu dute goizeko saioa, 13:30ean. Eguraldia lagun, Iruñeako Errotxapea Dantzan eta Ortzadar Dantza Taldeetako kideak ibili dira herria dantzaz janzten, Gasteizko Adurtza Dantza Taldeko kideekin batera.
Arratsaldean ere izango dute dantzatzeko aukera: 17:00etan, dantza poteoari ekingo diote Kale Nagusian zehar, Maialen Argote eta Irati Irurzun trikitilariek lagunduta. 18:00etan berriz, Basakana Tabernatik hasita, ”Azken Kalejira” egingo dute, Pergoletara iritsi arte.