Simon Yates Ordiziako Klasikan izango da
Ordiziako Klasikaren 95. edizioa uztailaren 25ean jokatuko da. Eta urtero bezala, txirrindularitzaren izen handiak bilduko ditu. Proba antolatzen duen Txapel Gorri elkarteak parte hartuko duten lehen txirrindulariak baieztatu ditu. Simon Yates britainiarrak eramango du 1 zenbakia, iaz berak irabazi baitzuen Ordiziako proba.
Yatesekin batera, Lucas Hamilton, Christopher Juul Jensen, Cameron Meyer, Mikel Nieve, Robert Power eta Carlos Verona Quintanilla ere Ordiziako proban izango dira.