Ekintza ugari antolatu dituzte Mutiloan, San Pedro jaiak agurtzeko
Besteak beste, bola lehiaketa, umeentzako puzgarriak, dantza saioa, eta txakolin dastaketa egin dituzte
San Pedro Jaiek azken eguna dute gaur, Mutiloan. Ostegunean hasi ziren, eta gaur amiatuko dira. Azken eguna izanagatik ordea, ekintza ugari antolatu dituzte goizean goizetik. Segurako Txistulariekin goiz heresia egin dute lehenik, eta 11:00etan, bola lehiaketari ekin diote. Ondoren, meza nagusia ospatu dute, 11:30ean.
12:00etatik aurrera, haurrentzat puzgarriak ipini dituzte pilotalekuan, eta 12:15ean dantza saioa eskaini dute Gabiriako Goruntz Dantza Taldeko kideek, plazan. Jarraian, txakolin dastaketa egin dute, Maria Lasa eta Irati Irurzun trikitilariek girotuta.
Arratsaldeko 18:30ean Tio Teronen Semeak musikari eta dantzari taldeak ikuskizuna eskainiko du, eta festak amaitzeko, Lasa eta Irurzunek erromeria eskainiko dute.