Bederatzigarrena, jendetsuena
Silvia Trigueros, azken bi edizioetako irabazlea ez da aurten irteeran izango. Mutiletan, iazko podiumeko hirurek ez ezik, Imanol Alesonek ere parte hartuko du.
473
mendi lasterkari. Ehunmilen 9. edizioan parte hartuko duen mendi lasterkari kopurua –iaz 409 izan ziren–. Horietatik 452 gizonezkoak dira, eta 21 emakumezkoak. Euskal herritarrak. Ehunmiletan ariko den euskal herritar kopuruak gora egiten jarraitzen du –192 gizonezko eta 6 emakumezko (iaz 168)–. Gipuzkoakoak dira 90, Bizkaikoak 66, Arabakoak 26 eta 12 Nafarroakoak. Estatu mailakoak. Espainiako estatutik 225 korrikalari datoz –215 gizonezko eta 10 emakumezko (iaz 196)–. Herrialde Katalanetakoak dira gehienak, 86: Alacant (19), Bartzelona (21), Balear Uharteak (10), Castello (4), Girona (4), Lleida (2), Tarragona (4) eta Valentzia (16). Asturias eta Madril (16na) eta Murtzia (11) dira kopuruz nabarmentzekoak. Estatuz kanpokoak. Guztira 50 izango dira–45 gizonezko eta 5 emakumezko (iaz 45)–. Portugal (13), Suedia (9), Frantzia (8), Japonia (6), Polonia (3), Alemania, AEBak eta Herbereak (2na), eta Andorra, Ingalaterra, Grezia eta Irlanda bana.Iazko podiuma
Gizonezkoak 1. Javi Dominguez ……….. 22:22:03 2. Jon Aizpuru …………….. 23:14:38 3. Felipe Artigue ………….. 24:54:39 Emakumezkoak 1. Silvia Trigueros ……….. 28:45:17 2. Elena Calvillo ………….. 29:55:08 3. Jone Urkizu ……………. 32:43:46Errekorrak
Gizonezkoak · Javi Dominguez (2017) …. 22:22:03 Emakumezkoak · Nerea Martinez (2011) ….. 28:00:56