Amaitu da Ehunmilak 2018 ekaitztsua
Ehunmilak eta g2h frogak bertan behera utzi behar izan zituzten, ekaitzagatik. Marimurumendi maratoia izan da amaitzea lortu duten froga bakarra
Ekaitzak ekaitz, bukatu da Ehunmilak 2018, eta honi dagokion sari banaketa egin dute Beasaingo Loinazko San Martin plazan, arratsaldeko 18:00etan. Eguraldiak ez du lasaitasunerako tarterik utzi gaur ere, eta sari banaketa 20 minutu beranduago hasi dute antolatzaileek.
Ehunmilak eta g2h frogak bertan behera utzi behar izan zituzten ostiralean, ekaitzagatik. Gaur ordea, Marimurumendi maratoia egiteko ez dute arazorik izan korrikalariek.Sari banaketarekin hasi aurretik, iaz Marimurumendi maratoian bihotzekoak jo ondoren hil zen Pablo Rojo beasaindarra omendu dute.
Sari banaketa ekitaldian txapeldun guztiek, antolakuntzaren eta boluntarioen lana eskertu eta zoriondu dute. Denek azpimarratu dute lasterketak bertan behera uztea ”beharrezkoa” izan zela, eta hartutako erabakiak zein neurriek ere antolakuntzaren maila paregabea dela erakusten dutela. Nahiz eta ez amaitu, bertan behera geratutako bi lasterketen buruan zeuden korrikalariek froga bakoitzari zegozkien sariak jaso dituzte.
Hona hemen sari banaketan podiumera igo diren korrikalariak: Marimurumendi: 208 korrikalarik parte hartu dute. Denbora-marka ondu du Ingrid Ruiz kataluniarrak, iazko irabazleak baino hiru minutu gutxiago behar izan ditu maratoia amaitzeko (4:24:30).- Gizonezkoen podiuma: 1. Aleix Bautista. 2. Iñigo Arantzamendia. 3. Marc Costa.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Ingrid Ruiz. 2. Amaiur Iglesias. 3. Sara Perez.
- Gizonezkoen podiuma: 1. Alvaro Ramos. 2. Raul Macarro. 3. Dani Aguirre.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Uxue Fraile. 2. Aroa Sio. 3. Maddi Mujika.
- Gizonezkoen podiuma: 1. Javi Dominguez. 2. Jon Aizpurua. 3. Unai Dorronsoro.
- Emakumezkoen podiuma: 1. Eva Maller. 2. Elena Calvillo. 3. Noelia Camacho.
- Taldekako podiuma: 1. Arrastaka mendi taldea (Beasain). 2. Anaitasuna ( . 3. Club Vasco de camping (Donostia).