Zeraindik Tolosara joan da Euskarabentura
Gaua Zerainego pilotalekuan pasatu ondoren, Aizpea meategira oinez joan dira goizean Euskarabentura espedizioa osatzen duten gazteak. Bertako historia ezagutu ondoren, Ormaiztegira joan dira trena hartu eta Tolosara iristeko. Gaurko etapan, lagun berezia izan dute: Tomas Zumalakarregi. Espediziokide batek Zumalakarregiz mozorrotuta egin du gaurko ibilbidea.
Atzo zeraindarrek afaria eskaini zieten eliza atarian eta Euskarabenturakoek eskerrak eman dizkie zeraindarrei. “Zeraingo lagunek pasta entsalada, Luma Gorri oilaskoa, patata tortila, txorizoa parrillan, gazta eta izozkia eskaini digute afaltzeko. Mundialak zarete, mila esker Zerain!.