Idoia Besadak eta Xabier Artolak irabazi dute Euskal Herriko 42. Dantza Txapelketa Seguran
Irati Olaizola eta Idoia Narbaiza legazpiarrek 12. egin dute
Gaur Segurako frontian egindako 42. Euskal Herriko Dantza Txapelketako txapeldunak Idoia Besada eta Xabier Artola Pasaia-Irurako bikotea izan dira. Goierriko bikote bakarra lehiatu da, hain zuzen, Idoia Narbaiza eta Irati Olaizola bikotea; hamabigarren geratu dira.
Guztira hamalau bikote aritu dira Baratze pilotalekuko oholtzan.
Saridunak:
- Idoia Besada eta Xabier Artola. Pasaia-Irura
- Ane Urruzola-Iker Sanz. Billabona-Lezo
- Larraitz Larrañaga-Amets Amubieta. Azpeitia