Korrikaldia 11:00etan hasi da, eta lehenengo sailkatuek ordubete baino gutxiagoan amaitu dute lasterketa
Alexander Oiarbide, lasterketako txapelduna, helmugara iristen.
Alexander Oiarbidek irabazi du Ataungo Hiru Auzoetako 38. Korrikaldia: 57 minutu eta 10 segundoan egin du itzulia ordiziarrak. Bigarren postua David Garciak lortu du, 58:10 markarekin. Garcia baino berrogei segundo beranduago iritsi da Angel Vazquez helmugara: lazkaotarrak gizonezkoen podiuma itxi du.
Emakumeetan garaipena Maite Arraizak lortu du, ordubete 8 minutu eta 28 segundoan egin du bira. Arraiza baino bi minutu beranduago zeharkatu du helmuga Maialen Muñozek, eta beraz, bigarren gelditu da. Maialen Lasa izan da emakumeetan hirugarren sailkatua, eta 01:14:03 denbora egin du.
Korrikalariak 11:00etan hasi dira lehiaketan, eta eguraldia kaxkarra izan arren, lehenengo sailkatuek ordubete baino gutxiagoan burutu dute 17 kilometroko lasterketa.
Gizonezkoen sailkapena
- Alexander Oiarbide: 57:10
- David Garcia: 58:10
- Angel Vazquez: 58:51
Emakumezkoen sailkapena
- Maite Arraiza: 01:08:28
- Maialen Muñoz: 01:10:52
- Maialen Lasa: 01:14:03