Zegama-Aizkorriren giroa eta epika azpimarratu ditu Salomonek // Argazkia: Javi Colmenero
Salomon etxeak Golden Trail National Series zirkuitua sortu du, iberiar penintsulan jokatzen diren 5 proba nagusiekin. Horien artean izango da Zegama-Aizkorri; baina baita La Louzan, Maratón del Meridiano, Trail Cap de Creus eta Sky Pirineu probak ere.
Salomonek probarik “berezi eta ikusgarrienak” aukeratu nahi izan ditu GTNS zirkuiturako. Denak ere 20 eta 42 kilometro arteko probak dira, Golden Trail filosofiarekin bat datozenak. Euskal Herriko proba bakarra izango da Zegamakoa. Proba hori autatzerako garaian, bere “atmosfera bakarra” dela nabarmendu dute, “klima, lokatza eta epika” azpimarratuz.
Lehen lau probak jokatu dituztenen artean, sailkapeneko lehen 5 gizon eta 5 emakumeak gonbidatuko dituzte Sky Pirineu probara, GTNSeko finala jokatzeko.
Golden Trail National Series egutegia:
· Urtarrilak 27. Louzan Trail. 29 km / 2330 M+ (Portugal)
· Otsailak 2. Maratón del Meridiano. 42 km / 2600 M+ (Kanariar Uharteak)
· Apirilak 7. Trail Cap de Creus. 23 km / 1200 M+ (Herrialde Katalanak)
· Ekainak 2. Zegama-Aizkorri. 42 km / 2700 M+ (Euskal Herria)
· Urriak 5. Finala: Sky Pirineu. 36 km / 2500 M+ (Herrialde Katalanak)