Euskaraldiko txapak jasotzeko aukera bihar hasita
Dagoeneko 1.288 lagunek eman dute izena Beasainen Euskaraldian; 1.078 Ahobizik eta 210 Belarriprestek. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean janzteko txapak jasotzeko aukera izango da bihartik aurrera. Bihar, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan, tx...
Dagoeneko 1.288 lagunek eman dute izena Beasainen Euskaraldian; 1.078 Ahobizik eta 210 Belarriprestek. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean janzteko txapak jasotzeko aukera izango da bihartik aurrera. Bihar, 18:30ean, udaletxeko batzar aretoan, txapa jasotzeko ekitaldi bat egingo dute, Beasaingo 22koaren laguntzarekin eta Beatriz Egizabalen Ttak bakarrizketarekin. Ostiraletik abenduaren 3ra bitartean, berriz, udaletxeko harrera bulegoan, Igunean (07:30-14:30) eta Antzizar kiroldegian (07:00-22:00) jaso ahal iango dira txapak.
Azaroaren 19an eta 20an, udaletxeko sarrera gelan ere izango da txapak jasotzeko aukera. 18:00etan, gainera, ordu erdiko prestakuntza jasotzeko aukera izango da.