Beatriz Egizabal: «Euskaraldia enpatia lantzeko aukera da»
Egizabalek (Lasarte, 1971) Legazpin aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Latxartegi aretoan, 'Ttak!' Euskaraldiarekin lotutako bakarrizketa. Ahobizien eta Belarripresten pasadizoak umorez kontatuko ditu.Euskaraldiaren atarian gauden honetan buru-belarri ibili...
“Ikus-entzuleek barre egiten dute eta zer pentsatua ematen diedala esaten didate” “Euskaraldia gaitasunak neurtzeko tartea baino ariketa dela iradokitzen dut” Beatriz Egizabal (Artista)Finean, Euskaraldia gaitasunak neurtzeko tarte bat baino ariketa bat dela iradokitzen dut. Nik apurtu nahi dut euskaldun zaharrak Ahobiziak direnaren eta berriak Belarriprestak direnaren ustearekin, ez da hala. Txapen kontua ere ekartzen dut eta txapek estres puntu bat gehitu ez dezaten egon daitezkeen alternatibak aletzen ditut. Hizkuntzaren eta emozioen arteko loturaz aritzen naiz bi esketxetan. Harrera nolakoa izaten ari da? Oso ona. Ikus-entzuleek barre egiten dute eta gustura geratzen direla dirudi. Halaber, zer pentsatua ematen diedala esaten didate. Horren harrera ona espero al zenuen? Egia esan, ez nuen hainbeste espero. Asteburuan, esate baterako, Leitzan (Nafarroa) egon gara. Bakarrizketa egin bitartean aurrean nuen jendeak barre egiten zuela ikusten nuen. Lehenengo ilaran bereziki barrezka ari zen gizona ikusi nuen eta saioa amaitu zenean niregana etorri zen. Gizonak esan zidan bakarrizketan aipatzen ditudan euskaltzale purista horietako bat dela, euskaltzale amorratua, erradikala haren hitzetan. Niri entzundako hainbat kontuk zer pentsatua eman ziotela esan zidan. Oso pozik geratu nintzen, niretzat Euskaraldia enpatia lantzeko aukera delako. Saioan euskaraz amesten duen jendeaz eta gaztelaniaz amesten duenaz hitz egiten dut. Enpatia bi aldeetan behar da batek toki guztietan euskaraz egiteko trabak dituelako eta besteari, beharbada, euskaraz non eta noiz egin behar duen esaten diotelako. Umorea erabiltzen duzula esan duzu. Ironia asko kabitzen al da zure umorean? Bai, asko. Bakarrizketan esaten ditudanak ez ditut pulpitutik esaten eta horrek laguntzen du. Zu zeu jartzen zara jendaurrean zeuk bizi izan dituzunak oinarri dituzula. Nik esaldiak botatzen ditut. Adibidez? Euskaldun zaharrok, adibidez, radar modukoa daukagu gure baitarako esateko: «Horrek ez daki euskaraz, ez dauka pintarik». Publikoa identifikatuta sentitzen da eta umoreak asko laguntzen du. Ni klown-a naiz eta, bakarrizketan sudur gorria jantzita ez daramadan arren, pailazoaren aurpegiak, keinuak eta adierazpideak erabiltzen ditut; esango nuke erabiltzen ditudala erabat kontziente izan gabe. Gaur Legazpin eta aurretik hamaika tokitan izan zara. Legazpikoa ez da azkena. Erritmoa ez da ohikoa. Ez, ez. Ikasteko balio dit. Saio bat asteko egitea izaten da ohikoena, orain bi egun berean egin ditzaket eta, hala ere, saio bakoitza gozatzen ari naiz.