Sarah Ugarte eta Ander Lazkano izan dira Garingo Mendi Lasterketako garaileak
Garingo VII. Mendi Lasterketan Sarah Ugarte izan da emakumeetako irabazlea. Gizonezkoen artean, ordea, Ander Lazkanok lortu du garaipena. Irabazleek ordubete inguruan egin dute itzulia.
Sarah Ugartek eta Ander Lazkanok irabazi dute Garingo 2019ko Mendi Lasterketa. Lazkanoren atzetik Josu Imaz eta Koldo Agirre iritsi dira. Emakumeen podiuma, aldiz, Garazi Artolak eta Maialen Gurrutxagak osatu dute. 11 kilometroko ibilbide lokatztsua eta aldapatsua osatu dute antolatzaileek, eta guztira 189 korrikalarik hartu dute parte.
12:00etan hasi da lehia Garinen, eta eguraldia kaxkarra izan den arren, euriak ez du korrikalarien ilusioa zapuztu. Bi orduren buruan zeharkatu dute parte hartzaile guztiek helmuga.
Emakumeen sailkapena:
1- Sarah Ugarte: 01:11:48
2- Garazi Artola: 01:13:53
3- Maialen Gurrutxaga: 01:15:17
Gizonezkoen sailkapena:
1- Ander Lazkano: 00:56:32
2- Josu Imaz: 00:56:50
3- Koldo Agirre: 00:57:18