Bigarren fasean sartu da Ordiziako pilota txapelketa herrikoia
Bigarren fase hau hiru multzotan banatu dute, lehenengo faseko emaitzen arabera: urrezko kopa, zilarrezko liga eta brontzezko liga. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira. Emaneurrek antolatutako txapelketa da.
Ordiziako Emaneurrek antolatzen duen pilota txapelketa herrikoia bigarren fasean sartu da. Inoiz baino parte hartzaile gehiago dituen txapelketa da aurtengoa, 24 bikote ari baitira parte hartzen.
Bigarren fase hau hiru multzotan banatu dute, lehenengo faseko emaitzen arabera: urrezko kopa, zilarrezko liga eta brontzezko liga. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira.