EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

2024/6/11

Mitoaldia

Ataungo Mitoaldiak era eta ekimen askotan gorpuztuko du mitologia

Kontzertua, hitzaldiak eta irteerak antolatu dituzte 7. egitarauan. Ginga gisa, Gau Ibilaldi Mitologikoa uztailaren 13an egingo dute. Aurreneko platera, zapatu honetan: Jon Maiaren 'Kantu berri bat gara' kontzertua.

Etxean egindakoak balio erantsia izaten du

Iratzarri elkarteak antolatuta, xaboia etxean nola egin erakusten ari da Nerea Anduaga.

Parke naturalak

Natur parkeak: etekina edo kontserbazioa?

Natur kontserbaziorako eragileek salatu dute aldundiak jarduera produktiboa lehenesten duela Gipuzkoako natur parkeetan. Esan dute derrigorrezkoa dela biodibertsitatea zaintzeari ematea lehentasuna.

Jone Arruabarrena. GIPUZKOAKO HITZA
Futbola

Beasain futbol taldeak ezin izan du bete maila igoerako ametsa

Portugaletek lortu du finalerako txartela 1-2 irabazita. Eizmendik sartu zuen etxekoen gola, baina ez zen nahikoa izan. Hirugarren Federazioko ligan jokatzen jarraituko du Beasain KEk.

Mugikortasuna

Legorretan Aldapa Haundiko irteera noranzko bakarrekoa bihurtuko dute

Behin lanak amaituta, ezingo da Itsasondorantz jo. Norabidez aldatzeko, tren geltoki azpiko biribilgunea erabili beharko da aurrerantzean.

Zeraingo baserri bateko senar-emazteak atxilotu dituzte, lan-esplotazioa egotzita

Asteko zazpi egunetan egiten zuten lan langileek, atseden hartzeko eta bajarako eskubiderik gabe. 400 euro jasotzen zituzten trukean.

BERTSOLARITZA

Bertsolaritza interes kultural immaterialeko ondare izendatu du Eusko Jaurlaritzak

Gaurko Gobernu Kontseiluan izendatu du 'Euskadiko interes kultural immaterialeko ondare' eta aurki egingo da izendapen ofiziala. Nafarroan 2018an egin zioten aitortza eta Ipar Euskal Herrian 2022an. Aitortza hori "komunitate oso baten lanari esker" lortu dela nabarmendu du Bertsozale Elkarteak.

Iñaki Gurrutxaga

Legazpiko Udalak irudi korporatiboa berritu nahi du

Lehiaketa bat jarri du martxan horretarako, eta irailaren 13ra arteko epea izango da proposamenak aurkezteko. Saria 1.000 eurokoa da.

Ordiziako kuadrillen arteko futbol txapelketa, finalerdietan

Datozen bi asteburuetan finalerdiak jokatuko dituzte, zortzi taldek.

Ikasturte amaierako jaia egingo du ostiralean Jakintza Ikastolak

Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek ikasturte amaierako festa ospatuko dute ostiralean, ekainaren 14an. Herrigunea urdin kolorez jantziko da, 17:00etatik aurrera, Barrena parkean txupinazoa bota ondoren.

Santa Ana jaiak

Ordiziako helduen danborradan izena emateko epea zabalik dago

Danborradan parte hartzeko, gutxieneko entsegu kopuru batera joan beharko da.

Merkataritza

Opariz betetako tonbola jarri du martxan Ilintik

Guztira 2.000 euro banatuko ditu Ilinti Egunak deituriko kanpainan. Hilaren 25era arte egongo da indarrean. Kanpainari amaiera emateko, Dendak Kalera azoka egingo du hurrengo egunean.

Emaneurre

Emaneurre Euskarari Eguna antolatzeko bilera irekia, hilaren 13an

"Beste bultzada bat eman" nahi diote irailaren 7an antolatuko duten Euskararen egunari, "jai herrikoien alde, parte hartzearen alde eta euskararen alde". Ostegunean, 19:30ean frontoian jarri dute hitzordua.

Mendia

Obantzeako arroilera joango dira Izadi Zaleak elkarteko mendizaleak igandean

Egun osoko irteera izango da. Izena eman behar da elkartean bertan, gaur eta ostegunean, 18:30etik 19:30era.

Hegialdeko jai asteburua iruditan

Giro bikainean ospatu dituzte jaiak Hegialden, tarteka euria egin badu ere. Hurrengo urtekoei begira daude dagoeneko.

Antzerkia

Urrup antzerki taldearen 'El parto' antzezlana, Beasainen

Genero berdintasunak tradizio matxistari lotutako familia askoren egituran sartzeko duen zailtasuna jorratzen du. Ostiralean izango da Usurbe antzokian eta sarrerak salgai daude.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa