Euskal Herriko Mus Txapelketa abian da dagoeneko
Aurten ere Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute, Iparra-Hegoak, Orreaga Elkarteak, Bai Euskal Herriak eta Bizkaiako, Arabako eta Iparraldeko beste hainbat taldek antolatuta. Iaz 1.800 bikotek parte hartu zuten eta aurten 2.000 inguru izatea espero dute antolatzaileek. Iparra-Hegoako kideek aipatu dutenez, gauza jakina da Euskal Herrian mus txapelketa asko egiten direla «eta beraz, gure helburua ez da lehiaketa horiek ordezkatzea, indartzea baizik. «Eta bide horretan, Euskal Herriak bizi duen zatiketa gainditu, zazpi herrialdeetako muslariak elkartu eta gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea». Bestalde, urratsez urrats Euskal Herriko Mus Federazioaren oinarriak jartzea eta lortzea ere helburuen artean dute. «Musa guk uste baino hedatuago dago. Lau urtez behin esaterako mundu mailako txapelketa egiten dute eta munduaren aurrean Euskal Herria ordezkatzeko federazioa behar dugu. Berau sortzeko urratsak ematen ari gara». Edonork parte hartu dezake Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen duten lekuan agertzearekin eta izena ematearekin nahikoa du. Bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu. Txapelketaren barruan, lehendabizi herrietako kanporaketak egingo dituzte. Goierrin ere herri askotan antolatuko dituzte mus txapelketak. Antolatzaileen ustez kanporaketa horiek oso garrantzitsuak dira. «Gure helburua ahalik eta herri gehienetan antolatzea eta partaidetza kopuru txukunak lortzea da». Herrietako kanporaketek urtarrilaren 31rako bukatuta egon behar dute. [...]
Aurten ere Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatuko dute, Iparra-Hegoak, Orreaga Elkarteak, Bai Euskal Herriak eta Bizkaiako, Arabako eta Iparraldeko beste hainbat taldek antolatuta. Iaz 1.800 bikotek parte hartu zuten eta aurten 2.000 inguru izatea espero dute antolatzaileek.
Iparra-Hegoako kideek aipatu dutenez, gauza jakina da Euskal Herrian mus txapelketa asko egiten direla «eta beraz, gure helburua ez da lehiaketa horiek ordezkatzea, indartzea baizik. «Eta bide horretan, Euskal Herriak bizi duen zatiketa gainditu, zazpi herrialdeetako muslariak elkartu eta gure izatea eta nortasuna aldarrikatzea».
Bestalde, urratsez urrats Euskal Herriko Mus Federazioaren oinarriak jartzea eta lortzea ere helburuen artean dute. «Musa guk uste baino hedatuago dago. Lau urtez behin esaterako mundu mailako txapelketa egiten dute eta munduaren aurrean Euskal Herria ordezkatzeko federazioa behar dugu. Berau sortzeko urratsak ematen ari gara».
Edonork parte hartu dezake
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen duten lekuan agertzearekin eta izena ematearekin nahikoa du. Bikote bakoitzak 20 euro jarri beharko ditu.
Txapelketaren barruan, lehendabizi herrietako kanporaketak egingo dituzte. Goierrin ere herri askotan antolatuko dituzte mus txapelketak. Antolatzaileen ustez kanporaketa horiek oso garrantzitsuak dira. «Gure helburua ahalik eta herri gehienetan antolatzea eta partaidetza kopuru txukunak lortzea da».
Herrietako kanporaketek urtarrilaren 31rako bukatuta egon behar dute. Behin herrietako saioak burututa, herrialde mailakoei ekingo diete. Bertara herrietan sailkatutako bikoteak joango dira. Parte hartzearen arabera zehaztuko dute antolatzaileek, herri bakoitzetik herrialdera joan behar duten bikoteen kopurua.
Kanporaketak otsailean egingo dituzte zazpi herrialdeetan. Gipuzkoakoa esaterako, Seguran izango da.
Herrialdeko kanporaketetatik final nagusira joango dira hainbat bikote. Finala aurten ez dute Seguran egingo, Urruñan (Iparraldea) baizik. Martxoaren 12an izango da hitzordua.
3.000 euro eta bidaia
Behin finala jokatuta txapelketa irabazten duen bikoteak txapel eta garaikur bana, 3.000 euroko diru saria eta nazioartera lau lagunentzako bidaia eskuratuko ditu. Bigarren egiten duen bikoteak garaikur bana, 1.500 euro esku dirutan eta Kanariar irletara 2 lagunentzako bidaia etxeratuko ditu.Hirugarren eta laugarren geratzen diren bikoteek ere jasoko dituzte sariak, baita 5. postutik 16. postura arte sailkatzen diren bikoteentzat ere.